16 Zaldizko gudariak berrehun milioi zirela entzun nuen.
17 Ikuskarian honelaxe ikusi nituen zaldiak eta zaldizkoak: haien bularrekoak, batzuk sua bezain gorriak ziren, beste batzuk hiazintoa bezain urdinak eta beste batzuk sufrea bezain horiak; zaldien buruak lehoienak bezalakoak ziren, eta ahoetatik sua, kea eta sufrea ateratzen zitzaizkien.
18 Gizakien herena hil zen hiru zigor hauengatik —ahotik zerien su, ke eta sufrearengatik, alegia—.
19 Zaldiek ahoan eta isatsetan zuten suntsitzeko ahalmena; isatsak suge-itxurakoak eta burudunak zituzten, eta haien bidez hondatzen zuten.
20 Halere, gainerako gizon-emakumeek, zigor hauek jo gabeek, ez zuten beren jokabidea aldatu: ez zioten utzi deabruei kultu emateari, ezta ikusteko, entzuteko eta ibiltzeko gauza ez diren urrezko, zilarrezko, brontzezko, harrizko eta zurezko idoloak gurtzeari ere;
21 beren giza hilketez, sorginkeriez, lizunkeriez eta lapurretez ere ez ziren damutu.