18 Gizakien herena hil zen hiru zigor hauengatik —ahotik zerien su, ke eta sufrearengatik, alegia—.
19 Zaldiek ahoan eta isatsetan zuten suntsitzeko ahalmena; isatsak suge-itxurakoak eta burudunak zituzten, eta haien bidez hondatzen zuten.
20 Halere, gainerako gizon-emakumeek, zigor hauek jo gabeek, ez zuten beren jokabidea aldatu: ez zioten utzi deabruei kultu emateari, ezta ikusteko, entzuteko eta ibiltzeko gauza ez diren urrezko, zilarrezko, brontzezko, harrizko eta zurezko idoloak gurtzeari ere;
21 beren giza hilketez, sorginkeriez, lizunkeriez eta lapurretez ere ez ziren damutu.