1 Gainerakoan, senideok, poz zaitezte Jaunarengan.Zuei beti gauza berak idaztea niretzat ez da nekagarri; zuentzat, berriz, sendogarri da.
2 Kontuz zakur horiekin! Kontuz erdainkuntza faltsua proposatzen dizueten langile txar horiekin!
3 Izan ere, gu baikara egiaz erdainduak, giza mailako gauzetan uste ona jarri gabe Jainkoa Espirituaren eraginez gurtzen dugunok eta Kristo Jesusengan harrotzen garenok.
4 Eta hori, nik ere badudalarik giza mailako gauzetan uste ona jartzeko arrazoia. Norbaitek gauza horietan uste ona jar dezakeela pentsatzen badu, nik gehiago:
5 jaio eta zortzi egunera erdaindu ninduten; jatorriz israeldarra naiz, Benjaminen leinukoa, hebrear-hebrearra; legea ulertzeko moduari dagokionez, fariseua;
6 Elizaren pertsegitzaile sutsua eta legeak agintzen duen guztia betetzen akatsik gabea izana.
7 Baina baliotsutzat nituen gauza guztiok, baliogabetzat jo nituen Kristorengatik.