13 Senideok, ez dut uste dagoeneko hori iritsia dudanik; baina, atzean gelditu denaz ahazturik, aurrera jotzen dut
14 eta helbururantz lehiatzen naiz saria iristeko; horretara deitzen baitit Jainkoak goitik Kristo Jesusen bitartez.
15 Gu guztiok, kristau heldu garenok, jo dezagun bide horretatik; eta, bestela pentsatzen baduzue, Jainkoak argi ikusaraziko dizue horretan ere.
16 Nolanahi ere, euts diezaiogun tinko lortu dugun mailari.
17 Senideok, izan zaitezte nire antzeko, eta begiratu guregan duzuen ereduaren arabera bizi direnei.
18 Izan ere, asko dira Kristoren gurutzearen etsai bezala bizi direnak. Askotan esan dizuet eta berriro diotsuet orain, malko artean.
19 Horrelakoen azkena hondamena da; sabela dute jainko, beren lotsarietan harrotzen dira eta lurreko gauzetan bakarrik pentsatzen dute.