7 Baina baliotsutzat nituen gauza guztiok, baliogabetzat jo nituen Kristorengatik.
8 Eta are gehiago, nire ustetan deusek ere ez du ezer balio Kristo Jesus ene Jauna ezagutzearen dohain paregabearen aldean. Kristorengatik dena galdu dut eta dena zaborraren pareko jotzen dut, hura irabaztearren
9 eta harekin bat eginik bizitzearren. Ez dut neurez salbatu nahi, legea betetzetik datorren salbamenaz, alegia, Kristorengan sinestetik datorrenaz baizik, Jainkoak sinesmenaren bidez ematen didan salbamenaz, alegia.
10 Kristo nahi dut ezagutu, neuregan haren piztueraren indarra nahi dut sumatu eta haren oinazeetan partaide izan, haren heriotza neuregan berrituz,
11 horrela nik ere hildakoen piztueran parte izango dudan itxaropenez.
12 Ez dut esan nahi hori lortu dudanik edota helmugara heldu naizenik; baina lehia bizian ari naiz ea eskuratzen dudan, Kristo Jesusek ni neu beretzat eskuratu ninduenez gero.
13 Senideok, ez dut uste dagoeneko hori iritsia dudanik; baina, atzean gelditu denaz ahazturik, aurrera jotzen dut