15 Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala onartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko».
16 Eta haurtxoak magalean hartu eta bedeinkatu egiten zituen, eskuak ezarriz.
17 Bidean abiatzera zihoala, gizon bat etorri zitzaion lasterka eta, aurrean belaunikaturik, galdetu zion:—Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?
18 Jesusek erantzun zion:—Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik.
19 Badakizkizu aginduak: Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ez egin kalterik, ohoratu aita-amak.
20 Hark, orduan:—Maisu, gazte-gaztetandik bete izan dut hori guztia.
21 Jesus maitasunez begira jarri zitzaion eta esan zion:—Gauza bat falta zaizu bakarrik: zoaz, saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.