36 Jesusek galdetu zien:—Zer nahi duzue, bada, niregandik?
37 Eta haiek:—Zu zeure aintzara heltzean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar gaitezela.
38 Jesusek esan zien:—Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik edateko, edo nik murgildu behar dudan uretan murgiltzeko?
39 —Bai, gauza gara —esan zioten.Jesusek, orduan:—Nik edan behar dudan edari saminetik, bai, edango duzue, baita nik murgildu behar dudan uretan murgilduko ere;
40 baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori, ez dago nire esku inori ematea; Jainkoak norentzat prestatua duen, hari emango zaio.
41 Beste hamarrak, hori entzutean, Santiago eta Joanen aurka haserre jarri ziren.
42 Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrien buruzagi direnek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete.