46 Jerikora iritsi ziren. Eta Jesus bere ikasleekin eta jendetza handiarekin hiritik irteterakoan, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eserita.
47 Jesus Nazaretarra zela jakitean, oihuka hasi zen:—Daviden Semea, Jesus, erruki zakizkit!
48 Askok gogor egiten zioten, isilarazteko; baina hark areago oihu:—Daviden Semea, erruki zakizkit!
49 Jesusek gelditu eta hari dei egiteko agindu zuen. Dei egin zioten itsuari, esanez:—Izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik.
50 Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen.
51 Jesusek galdegin zion:—Zer nahi duzu niregandik?Itsuak erantzun:—Berriro ikustea, Jauna.
52 Jesusek esan zion:—Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu.Une berean ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan bidean.