27 Jerusalemera iritsi ziren. Jesus tenpluan zebilela, apaizburuak, lege-maisuak eta zaharrak hurbildu zitzaizkion,
28 galdezka:—Zein aginpidez jokatzen duzu horrela? Nork eman dizu horretarako aginpidea?
29 Jesusek erantzun zien:—Nik ere gauza bat galdetuko dizuet; erantzun zuek, eta nik ere esango dizuet zein aginpidez jokatzen dudan horrela.
30 Joanek Jainkoaren aginduz ala giza aginduz bataiatzen zuen? Esan!
31 Haiek honela zioten beren artean: «Jainkoaren aginduz ari zela esaten badiogu, zergatik ez genion sinetsi erantzungo digu.
32 Baina, nola esan giza aginduz ari zela?» Honetarako, jendearen beldur ziren, guztiek profetatzat baitzeukaten Joan.
33 Beraz, erantzun zioten:—Ez dakigu.Jesusek, orduan:—Ba, nik ere ez dizuet esango zein aginpidez jokatzen dudan horrela.