25 Izan ere, hildakoak piztean, ez da inor ezkonduko: zeruko aingeruak bezalakoak izango dira denak.
26 Gainera, hildakoen piztueraz, ez al duzue irakurri Moisesen liburuan, sutan zegoen sasiaren pasartean, nola esaten dion Jainkoak berak: Ni Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoa naiz?
27 Ez da hildakoen Jainkoa, biziena baizik. Oker zaudete oso.
28 Ondoren, aurreko eztabaida entzundako lege-maisu bat aurreratu zitzaion. Jesusek zein jator erantzun zien ikusirik, galdera bat egin zion:—Zein da agindu guztietan nagusiena?
29 Jesusek erantzun:—Hona hemen nagusiena: Entzun, Israel: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da!
30 Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz.
31 Eta hona hemen bigarrena: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. Ez da agindu hauek baino handiagorik.