28 Ondoren, aurreko eztabaida entzundako lege-maisu bat aurreratu zitzaion. Jesusek zein jator erantzun zien ikusirik, galdera bat egin zion:—Zein da agindu guztietan nagusiena?
29 Jesusek erantzun:—Hona hemen nagusiena: Entzun, Israel: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da!
30 Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz.
31 Eta hona hemen bigarrena: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. Ez da agindu hauek baino handiagorik.
32 Lege-maisuak, orduan:—Ederki, Maisu; egia diozu Jainkoa bakarra dela eta ez dela besterik esatean.
33 Bera bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork bere burua bezala maitatzea, erre-opari eta sakrifizio guztiak baino hobea da.
34 Eta Jesusek, zuhurki erantzun ziola ikusirik, esan zion:—Ez zaude Jainkoaren erreinutik urruti.Eta harrezkero, ez zen inor galderarik egitera ausartzen.