31 Eta hona hemen bigarrena: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. Ez da agindu hauek baino handiagorik.
32 Lege-maisuak, orduan:—Ederki, Maisu; egia diozu Jainkoa bakarra dela eta ez dela besterik esatean.
33 Bera bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork bere burua bezala maitatzea, erre-opari eta sakrifizio guztiak baino hobea da.
34 Eta Jesusek, zuhurki erantzun ziola ikusirik, esan zion:—Ez zaude Jainkoaren erreinutik urruti.Eta harrezkero, ez zen inor galderarik egitera ausartzen.
35 Tenpluan irakasten ari zela, galdera hau egin zuen Jesusek: «Nola esan dezakete lege-maisuek Mesias Daviden ondorengo dela?
36 Hona zer dioen Davidek berak Espiritu Santuaren argiz: «Hona Jaunak ene Jaunari esana: “Eseri nire eskuinean, zure etsaiak oinazpian jartzen dizkizudan bitartean”.
37 «Davidek berak Jauna esaten dio; beraz, nola izan dezake ondorengo?»Jendetza ugariak atseginez entzuten zion.