1 Handik bi egunera, Pazko-jaia eta Legamia gabeko Ogien Jaia ospatzen ziren. Apaizburu eta lege-maisuak Jesus maltzurkeriaz nola atxilotuko zebiltzan, hiltzeko.
2 Baina hau zioten: «Ez gero jaiegunean, herrian iskanbilarik sor ez dadin».
3 Jesus Betanian zen, Simon legendunaren etxean. Mahaian zegoela, emakume bat etorri zen, hartzurizko ontzian nardozko ukendu garbi eta garestia zekarrela. Ontzia hautsi eta Jesusi burura isuri zion.
4 Batzuek, haserre, honela ziotsoten elkarri:—Zergatik horrela alferrik galdu ukendu hori?