13 Hark ikasleetako bi bidali zituen, esanez:—Zoazte hirira, eta ur-suila daraman gizon batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari,
14 eta sartuko den etxeko nagusiari esan: «Maisuak galdetzen du non duen ikasleekin Pazko-bildotsa jateko tokia».
15 Berak gela zabal bat erakutsiko dizue goian, jantzirik eta atondua; prestatu hantxe behar ditugunak.
16 Joan ziren ikasleak eta, hirira iristean, dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko-afaria prestatu zuten.
17 Ilunabarrean, joan zen Jesus Hamabiekin
18 eta, mahaian afaltzen ari zirelarik, Jesusek esan zuen:—Benetan diotsuet: Zuetako batek saldu egingo nau, nirekin jaten ari den batek.
19 Haiek, goibeldurik, galdezka hasi zitzaizkion bata bestearen ondoren:—Nik ote?