21 Gizonaren Semea badoa, bai, Liburu Santuek hartaz dioten bezala; baina dohakabea Gizonaren Semea salduko duena! Hobe zukeen jaio izan ez balitz!
22 Afaltzen ari zirela, ogia hartu zuen Jesusek eta, bedeinkazioa esan ondoren, zatitu eta eman egin zien, esanez: «Hartzazue, hau nire gorputza da».
23 Gero, kopa hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, eman egin zien eta denek edan zuten.
24 Eta esan zien: «Hau nire odola da, Jainkoarekiko ituna berrituko duena, guztiengatik isuria.
25 Benetan diotsuet: Ez dut gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo berria edan arte».
26 Gorazarreak kantatu ondoren, Oliamendira abiatu ziren.
27 Jesusek esan zien: «Zuen sinesmenak huts egingo du, honela baitago idatzia Liburu Santuetan: Joko dut artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira.