23 Gero, kopa hartu eta, esker oneko otoitza egin ondoren, eman egin zien eta denek edan zuten.
24 Eta esan zien: «Hau nire odola da, Jainkoarekiko ituna berrituko duena, guztiengatik isuria.
25 Benetan diotsuet: Ez dut gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo berria edan arte».
26 Gorazarreak kantatu ondoren, Oliamendira abiatu ziren.
27 Jesusek esan zien: «Zuen sinesmenak huts egingo du, honela baitago idatzia Liburu Santuetan: Joko dut artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira.
28 Baina piztu ondoren, aurretik joango natzaizue Galileara».
29 Pedrok esan zion:—Beste guztien sinesmenak huts egiten badu ere, nireak ez.