25 Benetan diotsuet: Ez dut gehiago ardorik edango, Jainkoaren erreinuan ardo berria edan arte».
26 Gorazarreak kantatu ondoren, Oliamendira abiatu ziren.
27 Jesusek esan zien: «Zuen sinesmenak huts egingo du, honela baitago idatzia Liburu Santuetan: Joko dut artzaina eta ardiak sakabanatu egingo dira.
28 Baina piztu ondoren, aurretik joango natzaizue Galileara».
29 Pedrok esan zion:—Beste guztien sinesmenak huts egiten badu ere, nireak ez.
30 Jesusek erantzun:—Benetan diotsut: Gaur gauean, oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu.
31 Baina Pedrok, gero eta areago:—Zurekin hil behar badut ere, ez zaitut inola ere ukatuko.Eta beste hainbeste zioten denek.