41 Joan zitzaien hirugarren aldiz eta esan zien: «Egin lo eta hartu atseden! Kito! Iritsi da ordua: hona Gizonaren Semea bekatarien eskuetara emana.
42 Jaiki, goazen, hemen da salduko nauena!»
43 Jesus hizketan ari zela, han agertu zen Judas, Hamabietako bat; gizon-multzo bat zetorren harekin, ezpata eta makilak eskuetan, apaizburu, lege-maisu eta zaharrek bidalirik.
44 Saltzaileak seinale hau jarria zien: «Nik musu emango diodana, horixe da; atxilotu eta eraman arduraz».
45 Iritsi zeneko, Jesusengana hurbildu eta esan zion: «Maisu!»Eta musu eman zion.
46 Besteek heldu eta atxilotu egin zuten.
47 Han zegoen batek ezpata atera, apaiz nagusiaren morroia jo eta belarria moztu zion.