44 Saltzaileak seinale hau jarria zien: «Nik musu emango diodana, horixe da; atxilotu eta eraman arduraz».
45 Iritsi zeneko, Jesusengana hurbildu eta esan zion: «Maisu!»Eta musu eman zion.
46 Besteek heldu eta atxilotu egin zuten.
47 Han zegoen batek ezpata atera, apaiz nagusiaren morroia jo eta belarria moztu zion.
48 Jesusek esan zien: «Ezpataz eta makilaz etorri zarete, lapur baten bila bezala, ni harrapatzera!
49 Egunero zuen artean nengoen tenpluan irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu. Baina hala behar du, Liburu Santuetan idatzia bete dadin».
50 Ikasleek Jesus utzi eta ihes egin zuten.