50 Ikasleek Jesus utzi eta ihes egin zuten.
51 Gazte bat ondoren zihoakion, soinean oihal bat besterik ez zuela. Heldu zioten,
52 baina oihala utzi eta ihes egin zien biluzik.
53 Apaiz nagusiaren etxera eraman zuten Jesus eta han bildu ziren apaizburu, zahar eta lege-maisu guztiak.
54 Pedro Jesusen ondoren joana zen, urrutitik jarraituz, apaiz nagusiaren jauregi barruraino. Eta morroiekin batera eserita, sutondoan berotzen ari zen.
55 Apaizburuak eta Biltzar Nagusi* osoa Jesusen kontrako lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko, baina ezin zuten aurkitu;
56 askok haren kontra gezurrezko testigantzak egiten bazituzten ere, haien lekukotasunak ez zetozen bat.