56 askok haren kontra gezurrezko testigantzak egiten bazituzten ere, haien lekukotasunak ez zetozen bat.
57 Batzuek zutitu eta gezurrezko testigantza hau egin zuten Jesusen kontra:
58 «Geuk entzun diogu esaten: Nik, giza eskuz egindako santutegi hau desegingo dut eta hiru egunetan beste bat eraikiko, giza eskuz egin gabea».
59 Baina honetan ere ez zetozen bat beren esanetan.
60 Orduan, apaiz nagusiak, biltzarraren erdian zutik, galdetu zion Jesusi:—Ez al diezu deus ere erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?
61 Baina Jesus isilik zegoen, eta ez zuen ezer erantzuten. Apaiz nagusiak berriro galdetu zion:—Zu al zara Mesias, Jainko bedeinkatuaren Semea?
62 Jesusek erantzun:—Bai, neu naiz, eta Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei artean etortzen ikusiko duzue.