59 Baina honetan ere ez zetozen bat beren esanetan.
60 Orduan, apaiz nagusiak, biltzarraren erdian zutik, galdetu zion Jesusi:—Ez al diezu deus ere erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei?
61 Baina Jesus isilik zegoen, eta ez zuen ezer erantzuten. Apaiz nagusiak berriro galdetu zion:—Zu al zara Mesias, Jainko bedeinkatuaren Semea?
62 Jesusek erantzun:—Bai, neu naiz, eta Gizonaren Semea Ahalguztidunaren eskuinean eserita eta zeruko hodei artean etortzen ikusiko duzue.
63 Apaiz nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan:—Ba ote dugu lekuko beharrik?
64 Zeuek entzun duzue biraoa. Zer deritzozue?Heriotza merezi zuela erabaki zuten denek.
65 Batzuk listuka hasi zitzaizkion eta, aurpegia estalirik, ukabilkadak ematen zizkioten, esanez: «Asma ezak, profeta!»Guardiek ere masailekoka zerabilten.