69 Ikusi zuen neskameak eta han zeudenei ere honela hasi zitzaien:—Hau ere haietakoa diagu.
70 Pedrok berriro ukatu zuen. Geroxeago, ingurukoek ere esan zioten:—Bai, haietakoa haiz, noski, galilearra haiz eta.
71 Orduan, Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen:—Ez dut ezagutzen zuek diozuen hori.
72 Une hartan, bigarren aldiz jo zuen oilarrak. Gogoratu zitzaion Pedrori Jesusek esana: «Oilarrak bitan jo baino lehen, zuk hirutan ukatuko nauzu», eta negarrari eman zion.