7 Izan ere, behartsuak beti dituzue zeuen artean, eta nahi duzuenean egin diezaiekezue on. Baina ni ez nauzue betiko zuekin.
8 Ahal zuena egin du: nire gorputza ukenduz igurtzi du aldez aurretik hilobirako.
9 Benetan diotsuet: Mundu guztian barrena, berri ona hots egingo den edonon aipatuko dira emakume hau eta beronek egina.
10 Judas Iskariote, Hamabietako bat, apaizburuengana joan zen, Jesus beraiei eskuetara emateko asmotan.
11 Entzutean, poztu egin ziren haiek eta dirua agindu zioten. Jesus haien eskuetara emateko egokiera bila hasi zen Judas.
12 Legamia gabeko Ogien Jaiko lehen eguna zen, Pazko-bildotsa hiltzen zeneko eguna. Ikasleek esan zioten Jesusi:—Non egin behar ditugu Pazko-afarirako prestaketak?
13 Hark ikasleetako bi bidali zituen, esanez:—Zoazte hirira, eta ur-suila daraman gizon batekin egingo duzue topo. Jarraitu berari,