1 Larunbata igaro zenean, Magdalako Mariak, Maria Santiagoren amak eta Salomek usain gozoko ukenduak erosi zituzten, Jesusen gorpua gantzutzeko.
2 Eta asteko lehen egunean, goizean goiz, eguzkia atera orduko, hilobira joan ziren.
3 Honela ari ziren beren artean: «Nork kenduko digu hilobi-sarrerako harria?»
4 Begiratu eta harria alboratua zegoela ohartu ziren, oso astuna zen arren.
5 Hilobian sarturik, gazte bat ikusi zuten eskuinaldean eseria, soineko zuriz jantzia, eta erabat izutu ziren.
6 Baina hark esan zien: «Ez izutu! Nazareteko Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzate. Piztua da, ez dago hemen. Ikusi jarri zuteneko tokia.