14 Bidez zihoala, Lebi Alfeorena ikusi zuen zerga biltzeko mahaian eseria, eta esan zion:—Jarraitu niri.Lebik zutitu eta jarraitu egin zion.
15 Geroago, Lebiren etxean zegoen Jesus mahaian; bazen beste zergalari eta bekatari asko ere Jesusekin eta honen ikasleekin mahaian; izan ere, asko zihoazkion ondoren.
16 Fariseu lege-maisu batzuek, bekatari eta zergalariekin jaten ari zela ikusirik, esan zieten ikasleei:—Nolatan jaten du zergalari eta bekatariekin?
17 Jesusek entzun eta esan zien:—Ez dute osasundunek behar sendagilea, gaixoek baizik; ez naiz zintzoei dei egitera etorri, bekatariei baizik.
18 Behin batean, Joanen ikasleek eta fariseuek barau-eguna zuten. Jesusengana joan eta esan zioten:—Nola egiten dugu barau Joanen ikasleok eta fariseuok, eta zure ikasleek ez?
19 Jesusek erantzun zien:—Ezteietara deituek egin ote dezakete barau senar berria berekin dutelarik? Senar berria berekin duten bitartean, ezin dezakete baraurik egin.
20 Etorriko zaie, bai, senar berria kenduko dieten eguna; orduan, egun hartan, egingo dute barau.