2 Bildu zen jendetzarekin, ez zegoen inon tokirik, ezta atarian ere. Eta mezua adierazten zien.
3 Hartan, elbarri bat ekarri zioten lau lagunen artean.
4 Baina jendetzagatik ezin zuten eraman Jesusenganaino. Orduan, bera zegoen parean etxe gaina zulatu eta zulotik behera eraitsi zuten elbarria, etzana zegoen ohatilan.
5 Jesusek, haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari:—Seme, barkatuak dituzu bekatuak.
6 Bazen han eserita zenbait lege-maisu, eta hau zioten beren baitan:
7 «Zer ari da hori horrela? Biraoka ari duk. Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak berak baizik?»
8 Baina Jesusek bere barruan haien gogoetak igarri eta esan zien:—Zergatik dituzue gogoeta horiek zeuen baitan?