1 Beste behin, Jesus sinagogara joan zen. Bazen han besoa elbarri zeukan gizon bat.
2 Zelatan zegozkion ea larunbatez sendatzen ote zuen, zertan salatuko baitzebiltzan.
3 Jesusek beso-elbarriari esan zion:—Jaiki eta zatoz hona erdira.
4 Eta besteei, berriz:—Larunbatez zer dugu legezko, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea?Haiek, ordea, isilik.
5 Jesusek, inguruko guztiei haserre begiraturik eta beraien setakeriaz mindurik, honela esan zion gizonari:—Luzatu beso hori.Hark luzatu, eta sendatu egin zitzaion.
6 Handik atera orduko, fariseuek Herodesen alderdikoekin elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko.
7 Jesus aintzira-bazterrera joan zen bere ikasleekin. Galileatik etorritako jendetza handiak jarraitu zion.