26 Era berean Satanasek ere, bere buruaren aurka jaiki eta zatiturik badago, ezin du iraun; harenak egin du.
27 Ez daiteke inor indartsu baten etxera lapurretara joan, aldez aurretik hura lotzen ez badu; orduan bai, harrapa ditzake haren etxeko ondasunak.
28 Benetan diotsuet: Dena barkatuko die Jainkoak gizakiei, bekatuak eta egin litzaketen birao guztiak;
29 baina Espiritu Santuaren kontra birao egiten duenak ez du inoiz barkamenik izango: errudun izango da betiko».
30 Espiritu gaiztoa zeukala ziotenei erantzun zien hau.
31 Jesusen ama eta anai-arrebak iritsi ziren. Kanpoan gelditurik, deiarazi egin zuten.
32 Jende asko zegoen haren inguruan eserita, eta esan zioten:—Adizu, ama eta anai-arrebak kanpoan dituzu zeure bila.