31 Jesusen ama eta anai-arrebak iritsi ziren. Kanpoan gelditurik, deiarazi egin zuten.
32 Jende asko zegoen haren inguruan eserita, eta esan zioten:—Adizu, ama eta anai-arrebak kanpoan dituzu zeure bila.
33 Hark erantzun:—Nor dira nire ama eta nire anai-arrebak?
34 Eta, inguruan eserita zituenei begiratuz, esan zuen:—Hauek ditut nik ama eta anai-arreba.
35 Jainkoaren nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama.