5 Jesusek, inguruko guztiei haserre begiraturik eta beraien setakeriaz mindurik, honela esan zion gizonari:—Luzatu beso hori.Hark luzatu, eta sendatu egin zitzaion.
6 Handik atera orduko, fariseuek Herodesen alderdikoekin elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko.
7 Jesus aintzira-bazterrera joan zen bere ikasleekin. Galileatik etorritako jendetza handiak jarraitu zion.
8 Eta berak egiten zituenak entzunik, Judea, Jerusalem, Idumea, Jordanez bestalde eta Tiro eta Sidon aldetik ere jende-talde handia bildu zitzaion.
9 Hark txalupa prest edukitzeko agindu zien ikasleei, hainbeste jenderen artean zapal ez zezaten.
10 Izan ere, asko zituen sendatuak, eta gaitzen bat zuten guztiak gainera zetozkion ukitu nahiz.
11 Espiritu gaiztoek, ikusten zuteneko, haren oinetara jausi eta ozenki esaten zioten: «Jainkoaren Semea zara zu».