13 Jesusek esan zien: «Parabola hau ez duzuela ulertzen? Nola ulertuko dituzue, bada, beste parabola guztiak?
14 Ereileak mezua du ereiten.
15 Mezua ereiterakoan, batzuk “bide-bazterra” bezala dira: entzun bezain laster, Satanasek etorri eta haiengan erein den mezua kendu egiten du.
16 Beste batzuk “harri-artea” bezala dira: mezua entzutean, berehala pozik onartzen dute;
17 baina sustrairik gabeak eta iraupen gutxikoak izanik, mezua dela-eta estuasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, erori egiten dira.
18 Beste batzuk, berriz, “sasi-artea” bezala dira: entzuten dute mezua,
19 baina bizitza honetako ardurak, diru-gosea eta bestelako grinak nagusitzen zaizkie eta mezua ito egiten diete, fruiturik gabe utziz.