21 Beste hau ere esan zien: «Ontzipean edo ohepean jartzeko pizten ote da gero kriseilua? Ez ote argimutilaren gainean jartzeko?
22 Izan ere, ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ezkutuan ere argitaratuko ez denik.
23 Inork ulertu ahal badu, uler beza».
24 Esan zien ere: «Kontu izan nola entzuten duzuen! Zuek zein neurritan entzun, neurri berean emango dizue Jainkoak, eta gehiago ere bai.
25 Izan ere, duenari eman egingo zaio; ez duenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo».
26 Jesusek esan zuen: «Jainkoaren erregetza gizonak lurrean hazia ereitean gertatu ohi denaren antzeko da:
27 hura lo nahiz iratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, hark nola ez dakiela.