25 Izan ere, duenari eman egingo zaio; ez duenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo».
26 Jesusek esan zuen: «Jainkoaren erregetza gizonak lurrean hazia ereitean gertatu ohi denaren antzeko da:
27 hura lo nahiz iratzarririk egon, gau eta egun, hazia erne eta hazi egiten da, hark nola ez dakiela.
28 Lurrak berez ematen du: lehenbizi landarea, ondoren galburua, azkenik alea galburua betean.
29 Eta garia heltzean, igitaiaz ekiten zaio, uztaroa da eta».
30 Beste hau ere esan zien: «Zeren antzeko dela esango genuke Jainkoaren erregetza? Zein parabolaren bidez adieraz genezake?
31 Mostaza-haziaren antzekoa da: lurrean ereitean, hazi guztietan txikiena da;