33 Horrelako parabola askoren bidez, Jesusek mezua iragartzen zien, beraiek ulertzeko eran.
34 Ez zien ezer irakasten parabola bidez izan ezik; baina bere ikasleei, bakarrean, guztien esanahia adierazten zien.
35 Egun berean, ilunabarrez, Jesusek bere ikasleei esan zien: «Goazen aintziraz beste aldera».
36 Jende-taldea utzirik, zegoen txalupan bertan eraman zuten Jesus, beste zenbait ontzi ere harekin batera bazen arren.
37 Hortan, haize-bolada zakarra atera zuen, eta uhinek txalupa jotzen zuten, ia urez betetzeraino.
38 Jesus, berriz, txopan lo, buruko baten gainean. Esnarazi eta esan zioten:—Maisu, ez al dizu axola gu galtzeak?
39 Hark, esnaturik, haserre egin zion haizeari, eta aintzirari esan:—Hago isilik! Geldi!Gelditu zen haizea eta barealdi handia egin zen.