37 Hortan, haize-bolada zakarra atera zuen, eta uhinek txalupa jotzen zuten, ia urez betetzeraino.
38 Jesus, berriz, txopan lo, buruko baten gainean. Esnarazi eta esan zioten:—Maisu, ez al dizu axola gu galtzeak?
39 Hark, esnaturik, haserre egin zion haizeari, eta aintzirari esan:—Hago isilik! Geldi!Gelditu zen haizea eta barealdi handia egin zen.
40 Jesusek esan zien:—Zergatik beldur hori? Nolatan duzue oraindik hain sinesmen gutxi?
41 Beldur-ikaraz gelditu ziren, elkarri esanez: «Nor ote dugu hau, esana egiten baitiote haizeak eta aintzirak ere?»