9 Eta ohar hau egin zien Jesusek: «Ulertzeko gauza denak uler beza».
10 Bakarrik gelditu zirenean, Hamabiekin batera Jesusekin zebiltzanek parabolen esanahiaz galdegin zioten.
11 Eta hark esan zien:—Zuei eman zaizue Jainkoaren erregetzaren misterioa ezagutzea; kanpokoei, ordea, dena parabola bidez ematen zaie.
12 Zeren eta, Liburu Santuak dioen bezala, ikusten dute, bai, baina ohartzen ez; entzuten dute, bai, baina ulertzen ez; horrela, ez dira Jaunarengana bihurtzen eta ez zaie barkatzen .
13 Jesusek esan zien: «Parabola hau ez duzuela ulertzen? Nola ulertuko dituzue, bada, beste parabola guztiak?
14 Ereileak mezua du ereiten.
15 Mezua ereiterakoan, batzuk “bide-bazterra” bezala dira: entzun bezain laster, Satanasek etorri eta haiengan erein den mezua kendu egiten du.