1 Aintziraz beste aldera iritsi ziren, gerasatarren lurraldera.
2 Ontzitik jaitsi orduko, espiritu gaiztoen menpe zegoen gizon bat atera zitzaion Jesusi hilobi artetik bidera.
3 Hilobietan bizi zen, eta ezin zuen inork lotuta eduki, ezta katez ere.
4 Hain zuzen, behin eta berriz lotua zuten girgiluz eta katez, baina hark beti kateak eten eta girgiluak puskatu egiten zituen, eta ez zen inor ere hura menderatzeko gauza.
5 Gau eta egun hilobi artean eta mendirik mendi ibili ohi zen etengabe, marrumaka eta bere burua harriz joka.