11 Txerri-talde handia zebilen mendi inguru hartan, uxarrean.
12 Espiritu gaiztoek eskatu zioten Jesusi:—Bidal gaitzazu txerrietara, beraietan sar gaitezen.
13 Hark baimena eman zien. Espiritu gaiztoak gizonarengandik atera eta txerrietan sartu ziren; eta txerri-taldea ezpondan behera aintzirara amildu zen; bi milaren bat txerri ito ziren.
14 Txerrizainek ihes egin eta gertatuaren berri zabaldu zuten auzoetan eta herrian. Eta zer gertatu ote zen ikustera joan zen jendea.
15 Jesusen ondora iristean, han ikusi zuten deabruduna, eserita, jantzirik eta bere onean, lehen deabru-taldearen menpe zegoen huraxe bera, eta biziki izutu ziren.
16 Ikusi zutenek deabrudunari gertatua eta txerriena kontatu zieten.
17 Orduan, beren lur-mugetatik alde egiteko eskatu zioten Jesusi.