17 Orduan, beren lur-mugetatik alde egiteko eskatu zioten Jesusi.
18 Ontzira igotzean, deabrudun izanak arren eskatzen zion berarekin ibiltzen uzteko,
19 baina ez zion utzi; zera esan zion, ordea: «Zoaz etxera, zeure senitartera, eta jakinarazi Jaunak, zutaz errukiturik, egin dizun guztia».
20 Joan zen, bada, eta Dekapolisko lurraldean hots egiten hasi zen Jesusek egin zion guztia. Denak harriturik gelditzen ziren.
21 Jesus aintziraren beste bazterrera itzuli zenean, jende-talde handia bildu zitzaion ondora. Oraindik aintzira ondoan zegoela,
22 sinagogako buruzagietako bat etorri zen, Jairo zeritzana; Jesus ikustean, honen oinetan ahuspezturik,
23 otoi eta arren eskatzen zion: «Alaba hilzorian dut; zatoz hari eskuak ezartzera, senda dadin eta bizi».