22 sinagogako buruzagietako bat etorri zen, Jairo zeritzana; Jesus ikustean, honen oinetan ahuspezturik,
23 otoi eta arren eskatzen zion: «Alaba hilzorian dut; zatoz hari eskuak ezartzera, senda dadin eta bizi».
24 Harekin abiatu zen Jesus.Jende asko zihoakion ondoren, estuka eta bultzaka.
25 Bazen han emakume bat, hamabi urte hartan odoljarioz zegoena.
26 Hamaika sendagileren eskutan jasatekoak jasana zen, eta bere ondasun guztiak ere horretan emanak zituen; baina sendatu beharrean, gero eta okerrago zihoan.
27 Jesusi buruz esaten zena entzunik, jendartean atzetik joan eta jantzia ukitu zion.
28 Honela baitzioen berekiko: «Jantzia bederen ukitzen badiot, sendatuko naiz».