24 Harekin abiatu zen Jesus.Jende asko zihoakion ondoren, estuka eta bultzaka.
25 Bazen han emakume bat, hamabi urte hartan odoljarioz zegoena.
26 Hamaika sendagileren eskutan jasatekoak jasana zen, eta bere ondasun guztiak ere horretan emanak zituen; baina sendatu beharrean, gero eta okerrago zihoan.
27 Jesusi buruz esaten zena entzunik, jendartean atzetik joan eta jantzia ukitu zion.
28 Honela baitzioen berekiko: «Jantzia bederen ukitzen badiot, sendatuko naiz».
29 Une berean odoljarioa gelditu egin zitzaion, eta gaitza sendatua zuela sumatu zuen bere gorputzean.
30 Berehala antzeman zion Jesusek bere baitatik halako indar bat atera zitzaiola eta, jendartean itzulirik, galdetu zuen:—Nork ukitu dit jantzia?