6 Jesus urrundik ikustean, lasterka joan eta aurrean ahuspeztu zitzaion.
7 Eta deiadarka esan zion:—Zer duzu nirekin, Jesus, goi-goiko Jainkoaren Seme horrek? Jainkoarren, ez nazazu oinazetu!
8 Izan ere, Jesusek agindu hau emana baitzion: «Irten gizon horrengandik, espiritu gaizto hori!»
9 Orduan, galdetu zion:—Nola duk izena?Hark erantzun:—Taldea, asko gara eta.
10 Eta otoi eta otoi eskatzen zion ez zitzala lurralde hartatik kanpora bidal.
11 Txerri-talde handia zebilen mendi inguru hartan, uxarrean.
12 Espiritu gaiztoek eskatu zioten Jesusi:—Bidal gaitzazu txerrietara, beraietan sar gaitezen.