12 Joan ziren, bada, haiek eta berri ona hots egin zuten bihozberri zitezen.
13 Deabru asko botatzen zuten eta gaixo asko sendatzen, olioz igurtziz.
14 Jakin zuen Herodes erregeak Jesusen berri, honen izena oso entzuna baitzen. Batzuek zioten: «Joan Bataiatzailea hildakoen artetik piztu da; horregatik du mirariak egiteko ahalmen hori».
15 Beste batzuek, berriz: «Elias da». Eta beste zenbaitek: «Profeta da, antzinako profetak bezalakoa».
16 Iritzi hauek entzutean, honela zioen Herodesek: «Nik lepoa moztu nion Joan huraxe piztu da».
17 Izan ere, Herodesek Joan harrapatu eta kartzelan lotua zuen, Herodias zela eta. Herodias Herodesen anaia Feliperen emaztea zen, baina Herodesek bere emaztetzat hartua zeukan.
18 Eta Joanek hau esaten zion Herodesi: «Ez zaizu zilegi zeure anaiaren emaztea edukitzea».