31 Jesusek esan zien: «Zatozte zuek bakarrik leku gorde batera, eta hartu atseden pixka bat».Asko baitziren joan-etorri zebiltzanak, eta ez zuten jateko astirik ere.
32 Orduan, bazter batera joan ziren, beraiek bakarrik, txalupaz.
33 Baina jende askok ikusi zituen alde egiten, eta nora zihoazen igarri ere bai, eta herri guztietatik leku hartara jo zuten lasterka, haiei aurrea hartuz.
34 Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek. Errukitu egin zitzaien, artzain gabeko ardiak bezala baitzebiltzan, eta irakasten hasi zitzaien luze eta zabal.
35 Berandutu zuelarik, ikasleek hurbildu eta esan zioten:—Toki hau oso urruti dago eta berandu da.
36 Bidal itzazu, inguruko baserri eta auzoetara joan eta jatekoa eros dezaten.
37 Jesusek erantzun zien:—Eman zeuek jaten.Haiek, orduan:—Berrehun denarioren ogia erostera joango ote gara, bada, hauei jaten emateko?