38 Baina Jesusek esan zien:—Zenbat ogi dituzue? Ea, ikusi.Begiratu, eta erantzun zioten:—Bost ogi, eta bi arrain ere bai.
39 Orduan, jende guztia zelaian taldeka eserarazteko agindu zien.
40 Berrogeita hamarnaka eta ehunaka eseri ziren.
41 Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta hauek jendeari eskaini. Bi arrainak ere guztien artean banatu zituen.
42 Asetzeraino jan zuten denek,
43 eta gelditutako ogi- eta arrain-hondarrez hamabi saski bete zituzten.
44 Bost mila gizon izan ziren jan zutenak.