50 denek ikusi zuten eta erabat izutu. Berehala hitz egin zien, ordea, Jesusek eta esan:—Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!
51 Txalupara igo zitzaien, eta haizea baretu egin zen. Are harrituago gelditu ziren,
52 oraindik ez baitzitzaien ogiena buruan sartu, adimena itsu zeukaten eta.
53 Aintzira igaro ondoren, Genesaret lurraldera iritsi ziren, eta hantxe lehorreratu.
54 Ontzitik atera orduko ezagutu zuen Jesus jendeak,
55 eta lurralde hartan guztian barrena joan ziren; eta Jesus non, haraxe eramaten zizkioten gaixoak ohatiletan.
56 Jesus joaten zen herri, auzo nahiz baserrietan, nonahi gaixoak atarietara ateratzen zizkioten. Soineko-ertza behintzat ukitzen uzteko eskatzen zioten, eta ukitzen zuten guztiak sendatzen ziren.