12 Jesusek erantzun:—Lehenbizi Eliasek etorri eta dena Jaunak nahi bezala eraberritu behar baldin badu, nolatan diote Liburu Santuek Gizonaren Semeak asko sufritu behar duela eta arbuiatua izan?
13 Hau diotsuet gainera: Elias etorri da, baina gogoak emandako guztia egin diote, hartaz idatzia zegoen bezala.
14 Beste ikasleengana itzuli zirenean, jendetza handia ikusi zuten haien inguruan, eta lege-maisu batzuk haiekin eztabaidan.
15 Jendea harriturik gelditu zen Jesus ikustean eta lasterka joan zitzaizkion agurtzera.
16 Jesusek galdetu zien:—Zer zenuten horiekin eztabaidan?
17 Jendarteko batek erantzun zion:—Maisu, hemen ekarri dizut neure seme hau: hitzik egiten uzten ez dion espiritua dauka.
18 Non edo han espiritua jabetzen zaionean, lurrera botatzen du, eta mutikoa, lerdea dariola eta hortz-karraska, gogor-gogor gelditzen da. Zure ikasleei eskatu diet espiritua botatzeko, baina ezin izan dute.