20 Eraman egin zioten. Jesus ikusteaz batera, espirituak gogor astindu zuen mutikoa, eta lurrean iraulka eta lerdea zeriola utzi.
21 Jesusek mutilaren aitari galdetu zion:—Noiztik dago horrela?Hark erantzun:—Umetandik.
22 Askotan bota izan du sutara eta uretara ere, hilarazteko. Ezer egin ahal baduzu, erruki zaitez gutaz eta lagun iezaguzu.
23 Jesusek esan zion:—Ahal dudan diozu? Dena ahal du sinesten duenak.
24 Orduan, mutilaren aitak deiadarka:—Sinetsi nahi dut! Lagundu sinesgabe honi.
25 Jesusek, jendea pilatzen ari zela ikusirik, mehatxu egin zion espiritu gaiztoari:—Espiritu gor eta mutua, neuk agintzen diat: irten hadi mutil honengandik eta ez sartu gehiago.
26 Garrasika eta berebiziko astindua emanez, atera zen espiritu gaiztoa. Mutikoa hilik bezala gelditu zen. Ia denek hila zegoela zioten;