23 Jesusek esan zion:—Ahal dudan diozu? Dena ahal du sinesten duenak.
24 Orduan, mutilaren aitak deiadarka:—Sinetsi nahi dut! Lagundu sinesgabe honi.
25 Jesusek, jendea pilatzen ari zela ikusirik, mehatxu egin zion espiritu gaiztoari:—Espiritu gor eta mutua, neuk agintzen diat: irten hadi mutil honengandik eta ez sartu gehiago.
26 Garrasika eta berebiziko astindua emanez, atera zen espiritu gaiztoa. Mutikoa hilik bezala gelditu zen. Ia denek hila zegoela zioten;
27 baina Jesusek eskutik hartu eta altxarazi egin zuen, eta mutikoa zutitu egin zen.
28 Jesus etxeratu zenean, ikasleek bakarrean galdetu zioten:—Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota espiritu hori?
29 Erantzun zien:—Gisa honetako espirituak botatzeko bide bakarra otoitza da.